2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala



 BARRIA 2014



San Viatorreko 2.B-ko eta 2.C-ko ikaskideok Barriara joan ginen aste bat pasatzera. 2.A-koak beranduago joan ziren.

Urtarrilaren 20-tik 24-ra joan ginen. Hilabete horretan kaleko tenperatura oso baxua zen. Egun batzuetan elurra egin zuen,  elurrarekin jolasten oso ondo pasa genuen, nahiz eta hotza pasatu.

Gure ikaskideokin egotera joan ginen, alabaina, ingelesa ikastera ere. 2 DBH-ko bi gelak joan ginen. Jende pila bat geuden, orduan dibertigarriagoa izan zen. Gela batean neska guztiak lo egin genuen, mutilak, bi geletan banatuta zeuden.

Ekintza asko egin genituen, denak ingelesez, gure monitoreak natiboak zirelako. Haien izenak Josh, Phoebe, Jessica eta Gavin ziren. Haiekin karaoke bat, teatro bat, eta abar egin genituen. Azken egunean disko bat egin genuen, oso dibertigarria izan zen.

Nire ustez, oso dibertigarria izan zen, lehenengo eguna pixkat aspergarria izan zen baina gero oso ondo pasa genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina