BIDE
GORRIAK

Nire ustez, bidegorriak oso baliabide ona dira leku askotara joateko hirian zehar. Badirudi hiri txikietan askoz gehiago erabiltzen direla hiri handietan baino. Hiri handietan, kotxeak baliabide hobeagoak direlako hiritik mugitzeko. Hiri txikietan, aldrebes da.
Bizikletek ez
dute kutsatzen, motor bat ez dutelako. Aldiz, kotxea, autobusa,
motorrek.. kutsatzen dute. Garraiobide horiek, CO2-a botatzen dute,
ez da ona, CO2-a atmosferara igotzen delako, berotegi-efektua egiten
duelako eta ez dituelako eguzki izpiak irten usten. Horregatik,
bizikletak erabili behar ditugu.
Bide gorriak
bultzatzen gaituzte bizikletak erabiltzera. Bizikletaz ibiltzea
kirola egitea da, kirola oso ona da gure osasunerako. Gainera,
zientifiko batzuk esaten dute bizikletaz ibiltzea bigarren beteagoko
kirola dela. Lehenengoa igeriketa da. Honek esan nahi du kirol
honetan, gihar asko mugitzen ditugula.
Batzuk ez daude
bide gorrien alde. Gasteizen adibidez askok ez dute bizikletak
erabiltzen, kexa asko egon dira, aparkaleku asko kendu izan behar
dituztelako bide gorriak jartzeko. Adibidez, Castillo de Quejana
kalean. Baina gero eta pertsona gehiago erabilko balute bizikletak,
aparkalekuak ez lirateke izango garrantzitsuak.
Hitz
gutxitan esanda, kotxeak gutxiago erabili behar ditugu, bizikletan
gehiago ibili behar dugula. Nahiz aparkalekuak kendu, bizikletaz
ibiltzea oso ona da: kutsatzen ez dutelako eta gure osasunerako oso
ona delako. Gainera, Gasteizen Green Capital gara, orduan asko
zaindu behar dugu gure hiria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina